Aurkezpena

Ekimen hau Teun A. van Dijk irakaslearen eskutik etorri zen eta jarraian lan talde txiki bat osatu zen prozesuari hasiera emateko. Honen ondorioz, EDiSo elkartea badago jadanik erregistratuta.

Elkartearen helburuak zientzia trukea eta diskurtsoa aztertzen dituzten ikertzaile eta nazioarteko eta estatuko taldeen disziplina arteko lankidetza bultzatzea ditugu. Ikertzaile eta talde hauek, hala ere, abiapuntu, metodologia eta helburu desberdinak izan ditzakete.

Elkartearen lana informazioaren trukean eta gure lanaren hedatzean datza, isolamendua baztertuz, formakuntza hedatuz eta diskurtso ikerketen lankidetza finkatuz, batez ere gazteen artean. Gizarte mailan, diskurtso, hizkuntza eta gizartearen arteko harremanei buruzko eztabaida publikoa sustatu nahi dugu.

Elkartearen esparrua Iberiar Penintsula izango da eta barneko komunikazioari dagokionez, pertsona bakoitzak nahiago duen hizkuntzan emango du iritzia, “elkarri lotzen edo interkonexio printzipioa” delakoan oinarrituz.

Halaber, egitura dinamikoa eta parte-hartzailea sustatuko da, non pertsona guztiek haien lekua topatuko duten haien libre egote eta ekimenaren arabera. Dagoeneko batzorde desberdinak antolatu dira eta laister kideek haien burua bat egiteko aukera izango dute.

Ikusi ahal duzuenez, lehenengo urratsak besterik ez dira eman, baina dagoeneko gogo handiz ekin diogu lanari. EDiSoko kideak bihurtzeko aurrerapausua eskatzen dizuegu. Urteroko kuota 30, 20 edo 10 eurokoa izan daiteke, hiru kuotek elkartearen kidea izatea ziurtatzen dutelarik. Kuotak egoera desberdinetara egokitzen dira eta kide bakoitzak bere egoerara hoberen egokitzen den kuota aukeratu ahal izango du. Urtero kuota aldatzeko aukera egongo da.

Bigarren bileran Batzorde Sustatzaileak Teun A. van Dijk ohorezko lehengo harpidedun izendatzeko erabakia hartu zuen, estatutuek jasotzen duten esker ona indarrean jarriz.

Submit to DeliciousSubmit to DiggSubmit to FacebookSubmit to Google BookmarksSubmit to StumbleuponSubmit to TechnoratiSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Por favor, haz login o regístrate en la web para poder publicar comentarios y participar más activamente. Después, refresca o vuelve a esta página. ¡Gracias!